GIDOIk bere bazkideen talentua bultzatzen du Madrilen, GIDOI KATALOGOAren aurkezpenarekin

Joan den urtarrilaren 22an, GIDOIk pitching eta topaketa jardunaldi profesional bat antolatu zuen Madrilen, DAMAren egoitzan, gidioigile, ekoizle, plataforma eta kateetako ordezkariak elkartuz. Heburu nagusia, GIDOIko bazkideentzat garapen eta lankidetza aukera berriak irekitzea izan zen.

Ekitaldiak 20 ekoizpen-enpresa baino gehiago bildu zituen, 2025eko GIDOI KATALOGOrako hautatutako proiektuak zuzenean ezagutzeko interesa zutenak, zuzeneko harremana, ideien trukea eta harreman profesionalak garatzea errazteko bereziki diseinatutako formatu batean.


Zineuskadi, SGAE eta DAMArekin lankidetzan garatu den ekimen honek GIDOIk gidoigile bazkideen garapen profesionalean aktiboki laguntzeko konpromisoa islatzen du, beren proiektuak merkatu-baldintza errealetan aurkeztu eta industriako eragile nagusiekin loturak ezarri ahal izateko espazioak sortuz (aurreko abuztuan gertatu zen bezala).


Talentua eta industria konektatzeko gunea
Katalogoa Madrilen aurkeztea aukera aparta izan zen GIDOIko egileek beren sormen-proposamenak Estatu osoko ekoizleei erakusteko, horietako askok Euskadin proiektuak garatzen eta filmatzen baitituzte.


Era horretan, ekoizetxe horiek gure eskualdean jaiotako istorioak garatzen parte hartzera bultzatu nahi zituen, tokiko profesionalek bultzatuta, eta, horrela, euskal sormen-sarea indartzen eta industria errotuago bat finkatzen lagunduz.
Hautatutako 15 proiektuak pitch formatuan aurkeztu zituzten egileek, zeinak Madrilera joan ziren bertan parte hartzera. GIDOIk eskerrak eman nahi dizkie haien esfortzuagatik, konpromisoagatik eta inplikazioagatik, ekitaldiaren arrakastarako funtsezkoak izan baitziren.

PARTEKATU:

JARDUERA GEHIAGO

GAC-k gidoigile gehiago batzen ditu urtez urte

Martxoaren 28an, larunbatean, GACen Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen Bartzelonako DAMAren egoitzan, 2025eko ekintzen balantzea egiteko eta 2026ari begira jarraitu beharreko ildoak azaltzeko.

Batasunak indarra egiten du

Idaztea ez da pribilegio bat, lana baizik. Elkartzea kontratu duinen, benetako eskubideen eta lanbidearekiko errespetuaren alde borrokatzea da. Gidoilaririk gabe, ez dago istoriorik. Batasunik gabe, ez dago etorkizunik.