Lege-aholkularitza

Ez al duzu zure kontratuaren klausularen bat ulertzen? Ez al zaude ziur eskaintzen dizuten soldata egokia den? Zalantzak dituzu sinatu aurretik? Erantzuna beti argia da: lege-aholkularitza eskatu ezazu.

Zer eskaintzen dio aholkularitza honek edozein gidoigileri?

Jabetza intelektualeko eskubideak lagatzeko kontratuak idaztea eta berrikustea

Jabetza intelektuala eta kontratuen betebeharrak ez betetzeari inguruko aholkularitza juridikoa

Kontratuen negoziazioan languntza

Nola egin dezaket kontsulta bat?

Lehenik eta behin, AGAG, EDAV, CINA, GAC  edo GIDOIko bazkidea bazara, baldintzak kontsultatu. Inongo elkartetako kide ez bazara, zuzenean gurekin jarri harremanetan: direccion@uniondeguionistas.com.

Gidoigileen Batzak ere badu bere abokatua, eta honek hainbat proiektueatan lan egiten du, hala nola Artistaren Estatutuan, Zinemaren Legean… hainbat gai, gidoilari guztioi ere onuragarri zaizkigunak.

FSE

2024az geroztik, Gidoigileen Batza FSE (Federation of Screenwriters in Europe) Batzorde Exekutiboaren kidea da. Erakunde honek Europako 28 herrialdetako gidoilarien 31 elkarte eta sindikatu biltzen ditu. 10.000 gidoilari profesional baino gehiago ordezkatuz.

Elkartearen eskala exekutiboko ordezkaritza horrek indar handiagoa ematen digu esparru askotan, lege-eztabaidetatik hasi eta gidoilarien defentsarako kanpainetaraino. FSE, informazioa emateaz gain, topaketak antolatzen ditu eta hainbat herriealdetako profesionalak konektatzen ditu, estrategiak partekatzeko eta elkarrekin komunean ditugun erronkei aurre egiteko.

Gainera, nazioarteko erakundeetan duen presentziak, hala nola Gidoilarien Nazioarteko Elkartean (IAWG) edo Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundean (OMPI), Gidoigileen BATZAren posizioa indartzen du, eta pisua, kontaktuak eta sektorearentzat funtsezkoak diren erabakietan eragiteko gaitasun handiagoa emanez.

Osasun mentaleko zerbitzua

Batzaren kide izateagatik, gidoilarietan espezializatutako laguntza psikologikoko zerbitzu bat izango duzu eskura. Lanbidearen berezko osasun mentaleko beharrei erantzuteko pentsatua dena. Funtzionamendua erraza da: doako lehen kontsulta bat eta ondorengo saioak tarifa murriztuarekin, info@uniondeguionistas.com postaren bidez kudeatuak eta M.I. Therapy-ren talde profesionalera bideratuak.

Zerbitzu hau sektorearen errealitate bati erantzuteko sortu da: presioa, ezegonkortasuna eta askotan ikusarazten ez diren higadura emozionalak. Ekimen hau osasun mentalaren zaintza normalizatzera, elkarrizketa sustatzera eta gidoiaren munduan benetako laguntza-tresnak eskaintzera bideratutako lan-ildo zabalago baten parte da. Aitzindariak gara, baina zerbitzu honek aspalditik egon beharko luke.

Nor dago M.I. Therapy-ren atzean?

M.I. Therapy sormen-inguruneetako osasun mentalean zentratutako erakundea da, bereziki musikaren industrian. Rosana Corbachok sortua, sektorean esperientzia zuzena (Spotify, Berklee Univertisty, Primavera Sound) eta praktika klinikoa uztartzen ditu.

Sortze lanaren berezitasunetara egokitutako laguntza terapeutikoa eskaintzen du, artista eta lantaldeen antsietateari, presio profesionalari, ezegonkortasunari eta garapen pertsonalari helduz. Haren ikuspegiak ingurunearen ezagutza eta ebidentzian oinarritutako teknikak biltzen ditu, banakako eta taldeko saioetan.