Emakume egileentzako III. film laburren gidoi lehiaketa

GIDOIk Emakume gidoigileei zuzendutako Gidoi Lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazten dugu, film laburren arloan emakumezkoen talentua ikusaraztea eta laguntzea helburua duena.

 Lehiaketa, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan antolatu da eta beldurrezko generoko gidoiak izango ditu ardatz.

Berritasun gisa, edizio honetan Euskaditik kanpoko egileentzako estatuko modalitate bat ere izango dugu.

  • Izen emate epea: Apirilak 13, eguerdiko 12:00ak arte.
  • Fikziozko gidoi argitaragabeak, fantasiazko edo berdurrezko generokoak, euskaraz edo gaztelaniaz.
  • Parte-hartzea: 5 € proiektuko, GIDOI edo (H)emen-eko bazkideek izan ezik.


EUSKADIKO MODALITATEA:

  • Parte-hartzaileak: Euskadin jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak.
  • Saria: 600€, garaikurra, proiektuaren aurkezpena euskal ekoiztetxeen aurrean, FANT 2026rako doako abonua eta GIDOIn doako urtebeteko bazkidetza.


ESTATUKO MODALITATEA:

  • Parte-hartzaileak: Espainian jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak.
  • Saria: 300€, garaikurra, proiektuaren aurkezpena euskal ekoiztetxeen aurrean eta FANTerako doako abonua.

Kontsultatu OINARRIAK.

Bidali zure proiektua INPRIMAKI honen bidez.  

Ez utzi pasatzen aukera hau.
Emakumeek kontatutako istorio gehiago behar ditugulako!    

Informazio gehiago: mensaje@gidoi.com

PARTEKATU

JARDUERA GEHIAGO

Batasunak indarra egiten du

Idaztea ez da pribilegio bat, lana baizik. Elkartzea kontratu duinen, benetako eskubideen eta lanbidearekiko errespetuaren alde borrokatzea da. Gidoilaririk gabe, ez dago istoriorik. Batasunik gabe, ez dago etorkizunik.