
GAC-k gidoigile gehiago batzen ditu urtez urte
Martxoaren 28an, larunbatean, GACen Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen Bartzelonako DAMAren egoitzan, 2025eko ekintzen balantzea egiteko eta 2026ari begira jarraitu beharreko ildoak azaltzeko.
Gai horiei heltzeko, GIDOIn, DAMArekin lankidetzan, ‘Jabetza Intelektualari gidoigileentzat’ hitzaldi ireki bat antolatu dugu, Maitane Valdecantos abokatuak emana, jabetza intelektualean, ikus-entzunezko eskubidean eta adimen artifizialean espezializatua.
Hitzaldian, Maitanek gidoigileentzat funtsezkoak diren gaiak jorratuko ditu, hala nola egile-eskubideen babesa, adimen artifizialak ikus-entzunezko sorkuntzan duen eragina eta gure lana arautzen duten lege-esparruak.
HITZALDI HAU IREKIA DAGO INTERESA DUEN EDONORENTZAT, bai GIDOIko kideentzat, bai ikus-entzunezkoen sektoreko profesional eta ikasleentzat.
Gainera, saioaren amaieran, galderak egiteko txanda izango da, zalantzak argitu eta landutako gaiei buruz eztabaidatzeko.
Gure gidoigile lanaren eskubideei eta legezko babesari buruzko ezinbesteko saio honetan itxaroten zaituztegu.

Martxoaren 28an, larunbatean, GACen Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen Bartzelonako DAMAren egoitzan, 2025eko ekintzen balantzea egiteko eta 2026ari begira jarraitu beharreko ildoak azaltzeko.

Joan den urtarrilaren 22an, GIDOIk pitching eta topaketa jardunaldi profesional bat antolatu zuen Madrilen, DAMAren egoitzan, gidioigile, ekoizle, plataforma eta kateetako ordezkariak elkartuz. Heburu nagusia, GIDOIko bazkideentzat garapen eta lankidetza aukera berriak irekitzea izan zen.

GIDOIk Emakume gidoigileei zuzendutako Gidoi Lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazten dugu, film laburren arloan emakumezkoen talentua ikusaraztea eta laguntzea helburua duena.
Idaztea ez da pribilegio bat, lana baizik. Elkartzea kontratu duinen, benetako eskubideen eta lanbidearekiko errespetuaren alde borrokatzea da. Gidoilaririk gabe, ez dago istoriorik. Batasunik gabe, ez dago etorkizunik.