Gidoigileen Batza Estatuko hainbat lurraldeetako sindikatu eta gidoigile-elkarte profesionalen elkartea da.
920 gidoigile profesional baino gehiago ordezkatzen ditu Katalunian, Valentzian, Galician, Euskadin eta Andaluzian.
Batzak 2007tik (FAGA izenarekin 2026ra arte) autonomia, estatu eta nazioarte mailan lan egiten du, espainiar gidoigileen interesak defendatuz eta gure lan-baldintzak hobetu daitezen indarra eginez.
Batza joko-arauak erabakitzen diren lekuan dago, Espainiako ikus-entzunezkoen aniztasuna bermatzeko. Hainbat lurraldetatik sortzen baitira istorioak, errealitate ezberdinetan oinarrituta eta hainbat hizkuntzatan.
Gidoigileen Batzak gure lanbidearen oinarriak ezartzen diren tokietan egiten du lan:
|Autonomi, estatu eta europear mailetako erakunde publikoen aurrean Gidoigileak ordezkatzen ditu
| Elkarte autonomikoak koordinatzen ditu, sektoreko arazoak bateratu eta defendatuko dituen ahots bakar baten bila.
| Lan-eskubideak eta eskubide autoralak defendatzen ditu (hitzarmen kolektiboa, artistaren estatutua, AA -Adimen Artifiziala-)
| Industriak nola funtzionatzen duen definitzen den guneetan parte hartzen du (ICAA gidoiak idazteko laguntzak, Zinemaren legea)
| Ikus-entzunezkoen kultura eta hizkuntza-aniztasuna indartzen eta ikustarazten du.
| Autonomia bakoitzak ikus-entzunezko industria indartsua edukitzea defendatzen du
| Gidoigileen prestakuntzarako edo lan-konexioetarako jarduera erabilgarriak antolatzen ditu (Arte-irakaskuntzen legea, Gidoigileen topaketa).
2024tik, 19 urtez aktiboki parte hartu ondoren, Gidioigileen Batza FSEeko (Europako Gidoigileen Federazioa) Batzorde Exekutiboaren kidea izatera igaro da. Erakunde honek Europako 27 herrialdetako gidoigileen 31 elkarte eta sindikatu biltzen ditu. 10.000 gidoigile profesional baino gehiago ordezkatuz.